'Joateko ere aske' nobelan, Lena Urbistondo txapeldun berria desagertu egingo da eta bertso bidez helduko dira hura salbatzeko pistak. Koldo Anasagastik eta Xabier Euzkitzek idatzi dute lau eskutara.
2026-11-16Azaroaren 20an jokatuko da sariketa Erratzun, Etxelebert elkartean 19:00etan. Saio bakarreko sariketan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak lehiatuko dira.
2026-11-16Azaroaren 6tik 7ra Gorozikan (Muxika) egindako bertso planean 26 gazte batu dira; DBH4tik Batxilergoko bigarren mailara bitartekoak. Harremanak egin eta bertsoaren jiran primeran pasa dute.
2026-11-16Abenduaren 26tik 30era izango da 15-22 urteko gazteen egonaldia, Arantzako aterpetxean. Sortzaile gonbidatu hauek etorriko dira bixitan: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak. Izen-ematea abenduaren 4ra arte dago zabalik.
2026-11-12Txirritak bere garaiko etxegabetze egoera bat ekarri zuen bertsotara, 1932an, "Bertsolariya" aldizkarian. Maizterrak orain arte 80 duro ordaindu du etxeko errenta. Nagusia etorri zaio esanaz, etxea saltzera doazela eta 5.000 duro balio dituela, "nahi bazenduke erosi".
2026-11-10Azaroaren 7an beteko dira 50 urte Urepeleko artzaina hil zela. Ezagutu dezagun bertsolari handi honen bizitza eta bertsoaldiak.
2026-11-02Ondo katantatzea zer da? Zer garrantzia du kantaerak eta ahotsak bertsolaritzan? Galdera horiei tiraka dator podcastaren laugarren atala.
2026-11-02Azaroaren 13an izango da bigarren kanporaketa. Finala azaroaren 20an jokatuko da, sei bertsolarirekin.
2026-11-02Historia egin duten bertsolariak, bertsoak eta pasadizoak jasotzen dituzte kartek eta, mahai gainean, denbora lerroan kokatzea da jolasa. Argiak atera duen jokoa 15€tan eros daiteke.
2026-10-26Kopla doinutan eta musikarien laguntzaz egiten ari da bidea 6. edizioa. Arabako 12 bertsolarik dihardute Legutioko, Urizaharrako eta Araiako saioetan.
2026-10-26Bertsolari gazteak plazaratzeko eta bertso eskola antolatzaile bilakatzeko ekimenak bost bertso saio izango ditu.
2026-10-26Urriaren 31ra arte dago izena emateko aukera. Maiatzean jokatuko da "Udabarria bertsotan" sailkapen fasea. Bizkaiko Txapelketa 2027ko irailean hasiko da eta abenduaren 18an izango da finala.
2026-10-26