Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Ahots Baten sormen egonaldian izen-ematea zabalik

15-22 urteko gazteentzat egonaldia izango da Oiartzungo Arritxulo aterpean, abenduaren 26tik 30era. Bisitan etorriko dira Intza Alkain, Odei Barroso, Mari Luz Esteban, Amaia Elizagoien, Alaia Martin eta Eli Zaldua. Izen-ematea zabalik da azaroaren 28ra arte. EHko Eskolarteko finalisten sari nagusia da egonaldia.

Albistearen argazkia
Badator Nafarroako Txapelketako finala!

Azaroaren 29an, larunbatez, 17:00etan hasiko da saioa, Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsolariak animatzeko koplak jarriko al ditugu?

Albistearen argazkia
Leturiak 150 kopla sorta eta doinu jaso ditu "Koplarik kopla" bilduman

45 urteko bidean berak kantatu dituen koplen bilduma da. Elkar argitaletxeak atera du liburua eta QR bidez doinu zerrenda osoa dakar. Bertsoa.eus-ek elkarrizketa egin dio panderojoleari.

Albistearen argazkia
Maider Arregi irabazle Oñatiko I. Kopla Txapelketa jendetsuan

Herriko bertsolarien txapelketa zenbait urtez egin gabe egonda, Txinparta bertso eskolak kopla txapelketa antolatu zuen azaroaren 1ean, kalean eta taberna giroan.

Albistearen argazkia
"Bertso begiradatik bizi dut nire egunerokotasuna"

Andoni Rekondo hernaniarrak kalean bertsozaletuta egin zuen 19 urterekin bertso eskolarako bidea. Iaz Gipuzkoako finalean kantatu zuen. Bere lekukotza entzungai Bertsolari Bertsozale podcastean.

Albistearen argazkia
Bigarren urtez jarraian Elixabet Etxandik irabazi du Baxe Nafarroako Kopla Topelketa

"Ipar Euskal Herrian plaza gutxik biltzen dute Kopla Topelketak beste jende" adierazi du Etxandik.

Albistearen argazkia
Ramon Amundarain hil da

Iparra-Hegoako arimak milaka bertsozale goxatu zituen, Bertsozale Elkarteak antolatutako hainbat eta hainbat ekitalditan sukaldaria izan baita "Amunda".

Albistearen argazkia
"Bertsoarekin lehenengo harremana aitari esker dut"

Armand Jaunarena Ortzaizeko bertsozalea da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podcastean.