18 urtera artekoetan 8 taldek hartuko dute parte, hirukoteka. 19-25 urtekoetan bost bikote lehiatuko dira. Finala abenduaren 5ean jokatuko da Zornotzan.
Gorozikan izango da 15-18 urteko gazteen egonaldia eta izena emateko epea zabalik dago.
Gotaine-Irabarneko Maika Etxekoparren lekukotza jaso du Bertsoa.eus atariaren Bertsolari Bertsozale podcastak.
Etxahun Lekuek eta biek jardun zuten buruz burukoan. Buruz burukora Etxahun eta Agin Laburu puntutan berdinduta heldu ziren. Bertso onenaren saria Ekhiñe Zapiainek eskuratu zuen.
Helduen mailako sariketa da Zapirain Anaiak; gazte eta nerabeen mailakoa Ibon Zabala saria. Azaroaren 22ra arteko epea dago sortak bidaltzeko.
Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du aurtengo Bertso Paper lehiaketa. 16 urtez gorakoek har dezakete parte eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 7ra arte dago zabalik.
Azpeitiako bertsolaria musika girotik heldu zen bertsora eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide da egun. Bertsolari Bertsozale podcastean entzungai bere bizipenak.