Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
'Hezur berriak' amatasunaren inguruko bertso saio literarioa abian

Ane Labakaren poema liburua du oinarri. Saioan bere poemak irakurriko ditu Ines Osinagak musikatuta eta gaiak jarriko dizkie amatasunaren esperientzia bizi izan duten bertsolariei.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako Herriartekoak piztuta, eskualdeka trebatze saioak emakume eta genero disidenteentzat

Saretzea da helburua eta irailan eta urrian egingo dira. Izen-ematea zabalik da.

Albistearen argazkia
Helduentzako bertso eskolak eskainiko ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak

Hendaian izango da bat, Aimar Karrikarekin, eta Lartzabalen bestea, Elixabet Etxandik gidatuta. Izen-ematea zabalik da.

Albistearen argazkia
Erniarraitzen 25. urteurren ospakizuna, igandean

Eguerdian bertso poteoa egingo dute eta bertso bazkaria ondoren, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin.

Albistearen argazkia
"Bertsolari batek ez dio inoiz uzten bertsolari izateari"

90 urte betetzera doa Imanol Lazkano eta bizi-bizirik du bertsoaren sua. Mirari Martiarenak Hitzetik Hortzera saioan egindako elkarrizketa ikusgai.

Albistearen argazkia
Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren sariak banatu dituzte

Helduetan Juan Ramon Alberdik eskuratu du lehen saria. Gazteen mailan lehen saria eman gabe utzi dute eta gaztetxoetan Narbarteko Maialen Urtxegik jaso du garaikurra.

Albistearen argazkia
Belaunaldi ezberdinetako 12 bertsolari Pello Errota sariketan

Tolosaldeako sariketa bertso afari formatuan da eta bi kanporaketa saio izango ditu. Lau bertsolari sailkatuko dira Asteasun urriaren 17an izango den finalera.

Albistearen argazkia
Nafarroan bertso eskoletan izen-ematea zabalik

Irailaren 8tik 26ra bitartean eman daiteke izena, webgunean. Haur zein helduentzako 44 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.