Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Agenda bete txapelketa

Irailean hasi eta martxora bitarte, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an.

Albistearen argazkia
Janire Arrizabalaga txapeldun Lizardin

Janire Arrizabalagak irabazi du 49. Lizardi Saria eta berak eraman zuen bertso onenaren saria ere. Maddi Agirre gelditu zen bigarren. Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Iker Ormazabal eta Aimar Sorazuk osatu zuten finaleko seikotea.

Albistearen argazkia
Ostiralean Lizardiko finala Zarautzen

Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal Tturko, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu ariko dira kantuan, 22:00etan hasita, Modelo Aretoan.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Bertsozaleon Eguna irailaren 13an

Zornotzan izango da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen duen ospakizuna. Eguerdian bertso poteoa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena eta bertso bazkaria izango dira.

Albistearen argazkia
Bertsoak transkribatzeko ikastaroa Iruñean

Irailaren 11n izango da formazio saioa, 18:00etatik 20:30etara, Nafarroako Bertsozale Elkartean. Izen-ematea irailaren 4ra arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
Basarri sariaren sorta irabazlea entzungai

Maddalen Arzallusek amona Klarari jarritako 18 bertsoko sorta izan da irabazlea. Bertso jarriak abesten zituen amonak eta haren gustuko doinuan eskaini dio sorta Arzallusek.

Albistearen argazkia
Uitzin bertso lagunak eginda itzuli dira etxera 12-13 urtekoak

Bertso Udalekuetako lehen txandak utzi dituen momentu politenak ikusgai daude hemen, bideoan. Bost herrialdetako 33 haurrekin topera izan dira 10 hezitzaile: Aissa Intxausti, Aner Peritz, Aratz Arzelus, Iholdi Beristain, Irati Tolosa, June Aiestaran eta Xuban Urdalleta begiraleak eta Eneko Alda, Haritz Cervera eta Josu Rodriguez sukaldariak. Bertsotara joanda Julio Soto eta Haizea Arana izan zituzten lagun.

Albistearen argazkia
Txirristaka sariketaren sorta irabazlea entzungai

Ekaitz Goikoetxearen "Baina bat soberan" lanak jaso du saria. Elkarbizitzari jarritako sorta da.