Iruñean eginen da lehen saioa eta Jauntsaratsen bigarrena. Aurreko txapelketan aritu ez ziren 12 bertsolarik hartuko dute parte eta 6 sailkatuko dira urrian hasiko den lehiara.
Maiatzak 9tik 10era Astigarragako Santiagomendi aterpean elkartu eta udako 4 txandak antolatzeari ekin diote.
V. Señora Sariketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Eskoriatzan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, bikoteka, Lierni Altunak aurkeztuta: Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien; Iraitz Sarasola eta Maddi Etxeberria; Markel Laskurain eta Lierni Rekondo.
Ekainaren 1ean Iruñeko Txantrea auzoan ospatuko da 9 eta 16 urte bitarteko gazteen jaia. Izena emateko aukera maiatzaren 23ra arte dago.
Sariak dirua eta baserrietako produktuen otarra dira, sortarik onenarentzat eta Altzako onenarentzat. Bizarrain Euskara Elkarteak antolatzen duen "Arantza Hernandez Ezeiza" sariketak XV. edizioa du.
Bertsolaritzaren inguruko bere lekukotza utzi du Jexux Muruak, Bertsolari Bertsozale podcastean. Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta lehen lerroko ardurak izan ditu urte askotan.
Gernikan jokatutako finalean 200 gazte elkartu ziren. Buruz burukoan Aiestaran ahizpekin jardun zuten. Bertsoaldi hautatuak ikusgai egongo dira Bertsoa.eus atarian.
Apirilaren 23tik 27ra bi egonaldi antolatu dira, 3 egunekoak. Lehen mailako haurrak Baigorrin eta gazteak Urepelen elkartu dira, 9 hezitzailek gidatutako egitarau betean.