Udabarria Bertsotan sailkapen faseak lehen saioak maiatzaren 8an ditu, Munitibarren eta Bakion.
Iragarri du Xilaban ez duela parte hartuko. Bere etorkizuna bertsoaren bidean ikusten du eta Joxe Agirrek 80 urterekin zuen bertsotarako grina eskatzen dio bizitzari. Mirari Martiarenak eginiko elkarrizketa ikusgai dago.
Okupatu berri duten gaztetxean izango da, 19:00etan hasita. Bikote finalistak: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua, Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga, Maddi Aiestaran eta June Aiestaran.
Irantzu Idoatek Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta.
Iñaki Beitia "Arbildu" gai jartzailea eta eragilea entzungai, Bertsolari Bertsozale podcastean.
Urteurrena baliatu nahi izan du antolakuntza taldeak, edizio berezia egiteko: plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan protagonista. Maiatzean izango dira bi kanporaketak. Finala maiatzaren 31n Iruñean.
Haira Aizpurua (Sara), Libe Goenaga (Getaria), Iruri Altzerreka (Garai), Eki Mateorena (Leitza), June Aiestaran (Beasain) eta Aitor Tatiegi (Oñati) ariko dira Gabiriko elkartean.
Bi finalaurrekoak jokatuta, bikoteok zuzenean sailkatu dira finalera: Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga batetik eta Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua bestetik.