Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Nafarroan Arantzako Kattin Madariaga txapeldun

Irurtzunen 6 bertsolari gazte aritu dira oholtzan. Leitzako Kattalin Lizarraga izan da txapeldunorde eta biak sailkatu dira EHko finalera.

Albistearen argazkia
Gasteizko Pinto Pintto taldea garaile Kuadrillartekoan

Apirilaren 5an ospatu da finaleko jaia Gasteizen, egun osoko egitarauaz. Goizean lau talde lehian eta bazkalostean bi, buruz buru. Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilburu eta Amaia Iturriotz izan dira nagusi.

Albistearen argazkia
Gipuzkoan Egiar Otegi txapeldun eta Suhar Gesalaga bigarren

Apirilaren 4an Azpeitiako Elikagunean elkartu ziren 175 lagun, afariaz gozatu eta finaleko saioa entzuteko. Saio ederra eskaini zuten zortzi bertsolariek. Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga sailkatu dira EHko finalera.

Albistearen argazkia
Miren Artetxe, Bertsolari Bertsozaleko protagonista

Plazan inoizko gusturen ikusten du bere burua eta Xilaban ere horrek isla izatea nahiko luke.

Albistearen argazkia
Zabalik da Nafarroako Txapelketan izena emateko epea

Apirilaren 14ra arte dago izena emateko aukera. Maiatzean jokatuko da sailkatze fasea; txapelketa bera, urritik azarora bitarte.

Albistearen argazkia
Norbere mundu intimo: bakarrizketak eta bat-bateko bertsoak

Mirari Martiarenak ondu du ikuskizuna eta aldiro bertsolari bat ariko da bat-batean, Mirarik bakarrizketa bidez ekarritako hariari jarraika. Lankuk eskaintzen duen emanaldi berezi honen estreinaldia apirilaren 6an da, Elizondon, Julio Soto lagun.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako gazteen egonaldia apirilaren 4tik 6ra

Azpeitian Eskolarteko finala ikusi eta Lasturko aterpean bi gau egiteko aukera dute Gipuzkoako 14-20 urteko bertsozaleek. Izen-ematea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Abian da Eskolartekoa

15-18 urteko gazteen bat-bateko bertso txapelketa martxan da: herrialdeetan kanporaketa saioak egiten ari dira eta apirilean zein maiatzean jokatuko dira finalak. Euskal Herriko finala ekainaren 14an izango da, Arantzan.