Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Maddi Ane Txoperena Xilabako txapeldun

Maddalen Arzallusekin jokatu du buruz burukoa, 1.850 bertsozaleren aurrean. Txapela jantzi berri egindako adierazpenak hemen ikusgai.

Albistearen argazkia
Bertso Udalekuetan zuzendari, begirale edo sukaldari izan nahi?

Uztailean Zuhatzan (Araban) eta Getadarren (Nafarroan) egingo diren txanden informazioa eta eskuorria, ikusgai ditugu hemen. Otsailaren 5ean zabalduko da zuzendari, begirale edo sukaldari gisa izena emateko epea.

Albistearen argazkia
Otsailaren 3an abiatuko da Bertsoaroa, Iruñean

Martxoaren 12ra bitarte zazpi emanaldi izango dira hiriburuan. Bertso trama, bi jaialdi, "Itzali eta piztu" saio musikatua, "Hezur berriak" literatura saioa, "Bertso Jasa bat-bateko jolasa" haur emanaldia eta bertso afaria jasotzen ditu egitarauak.

Albistearen argazkia
Gardantxilo bertso paper lehiaketa abian!

Baionako Bernat Etxepare lizeoko bertso eskolako gazteek antolatu dute idatzizko sariketa. Martxoaren 31ra arte dugu lanak aurkezteko epea. Jarriko al dugu sorta bat?

Albistearen argazkia
Eñaut Martikorenak irabazi du Aixita sariketa Irurtzunen

Eñaut Martikorenak irabazi du Aixita Sariketa Irurtzunen, Elix Etxandirekin buruz burukoa jokatuta.

Albistearen argazkia
Xilabako finalistak finalera begira, puntua jarrita

Finalaren aurkezpenean bertsolari bakoitzari bina galdera pertsonalizatu egin zizkion Ainhoa Elizondok, Bertsularien Lagunak Elkarteko eragileak. Hona hemen bertsolarien erantzunak.

Albistearen argazkia
Bertsolaritza irakasle baten bila dabil Nafarroako Bertsozale Elkartea

Lan deialdia zabaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñerriko, Lizarraldeko eta Piriniotako eskoletan ariko den bertsolaritza irakaslea bilatzeko.

Albistearen argazkia
Nafarroako bertso eskoletan bigarren hiruhilekorako izen-ematea zabalik

2025-2026 ikasturteko bigarren hiruhilekorako izena eman daiteke, urtarrilaren 30era arte.