Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Final berria eta irekia XILABAn

Erabaki da zein bertsolari lehiatuko diren urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen. Seitik hiru finalista berriak dira: Servier, Idoate eta Etxandi. Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe sartu dira finalera beren saio guztiak irabazita.

Albistearen argazkia
Abiatzera doa Arabako Bertsolari Txapelketa

Otsailaren 7an Oionen hasiko den txapelketan 18 bertsolarik hartuko dute parte; finalaurrekoetara 12 bertsolari sailkatuko dira eta finalean 6 bertsolari lehiatuko dira, martxoaren 28an, Gasteizen.

Albistearen argazkia
Gipuzkoan 57 talderekin hasiko da Herriartekoa

Hirugarren edizioa eta kopuruz handiena izango da: 100 saiotik gora izango dira herrialde osoan, 350 partaiderekin. Finaleko festa maiatzaren 30ean da, Aian.

Albistearen argazkia
Kepa Matxain: «Zantzuak daude pentsatzeko bertsolaritza fase berri batean sartzen ari dela»

Abenduan bertsolaritzari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen Matxainek eta Berria egunkariak elkarrizketatu du ikerlaria.

Albistearen argazkia
Bizkaian neguko bertso barnetegia, otsailaren 6tik 8ra

Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan elkartuko dira DBHko eta batxilergoko gazteak. Izen-ematea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Legazpiko Bertso-Olariek 25. urteurrena ospatzeko kantua atera dute

25 urte konplitu berri ditu Legazpiko Bertso-Olari bertso eskolak. Kantu batez eman die amaiera urteurrenarekin lotutako ekintzei.

Albistearen argazkia
Otsailean hasiko da Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko bigarren edizioa

Bikoteka 24 bertsolari ariko dira kantuan eta zazpi saio izango dira: lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Lehen saioak otsailaren 6an eta 7an dira.

Albistearen argazkia
XILABA final aitzinekotan, Baigorrin eta Bardozen

Urtarrilaren 10ean jokatuko da Baigorrin eta 17an Bardozen. Sei bertsolari sailkatuko dira finalera. Finala urtarrilaren 31n da, Donibane Lohizunen.