2026ko otsailaren 28an egitekoa ginen Bertso Eguna bertan behera geratuko da, agenda kontuak direla eta ez baita egun aproposa izango.
Plazan ia 60 urtez jardun zuen bertsotan, hainbat belaunaldirekin.
Zazpi ekitaldi eskainiko ditu Hernaniko Bertso Eskolak Gabonetan, urtarrilaren 2ra arte: umeen saioa, bertso afaria, Gabonetako erronda, Lujanbioren 'RR_6_erre(AH)ala' ikuskizuna, "Izena eta izana" bertso saio berezia Xabat eta Maddi-ekin, Urte Zaharretako erronda eta jaialdia.
Bizkaiko txapeldun berriari Bertsoa.eus atariak eginiko elkarrizketa ikusgai, bideoan.
Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Lehen aldiz, Casillan izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak atarian eta ETB1ek finala zuzenean emango du.
Gazteen bertso txapelketa ezagunari sintonia sortzeko lehiaketa abian da. Martxoaren 10era arte dago lanak aurkezteko epea. Oinarriak bertan ikusgai.
Xabat Illarregi Nafarroako txapeldun berriari elkarrizketa egin dio Bertsoa.eus atariak. Finaleko bizipenak, txapelketak, plaza, lanketak eta bertsolaritza bizitzeko bere moduaz hitz egin du. Elkarrizketaren laburpena ikusgai dago 5 minutuko bideoan, baita 30 minutuko elkarrizketa osoa ere.
Saratarrak June Aiestaranekin jokatu du buruz burukoa. Errenterian 150 entzuleren aurrean jardun du finalera sailkatutako seikoteak; aipatutako biez gain, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Josu Txoperena eta Kattalin Arabolaza izan dira kantuan.