Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bizkaiko nekezaliei (II)

2020-02-24

Bizenta Mogelek (1782-1854) jarritako sorta, zurruteroei bere eskaintza eta guzti: "Bizkaiko nekezalientzat Gabon jaietan kantetako arratsetan pitxerraren aurrian".
1.
Lengua da mundua
lengo ekenduak
ohitura txarrak beti
ondo sakonduak

2.
Lur atxurtuan daukez
erruak botarik
ez ditut aterako
inolaz sustraitik

3.
Ardaua ta pipia
dabiltzan artian
bakia faltako da
etxe ta kalian

4.
Txakolina morkuan
okela erria
emazte ta umiei
erremuskadia

5.
Gizon gazte bat bada
biargin zintzua
elexa zalia ta
ez tabernakua

6.
Neskatillak darue
esan lotsa barik
"ez dot ez neuk hartuko
holako txaldanik"

7.
Ze lagun hartzen dozun
ondo begiratu
gero noraezian
ez dedin damutu

8.
Munduko esamesei
ez arren jarraitu
ta argitu zaitzala
Jaunari eskatu

Hitur

Bideoaren iturria: Hitzetik Hortzera, 2020-02-23.

Sortaren iturria: "Bizenta Mogelen gabon kantak eta 1828ko bertsoak" (Dr. Xabier Altzibar). PDF-an eskura hemen (69. orrian dago sorta hau).