Covid'19-ak egun on esanda abiadura latza baikeneraman-da mundua gelditu du ordena emanda pentsatzea libre da sinistea lan da Txinan amona batek xaguxarra janda.
2.
Txikia dela baina badu talentua farmazeutiken gerrak hau pulamentua nork bilatuko txerto onaren mentua gu txalo ta bibaka gizarte tentua amenaza da berriz konfinamentua.
3.
Konfiantza giroan aitortu dagigun zenbat entzun dugun ta zein gutxi dakigun etxean geratzeko nola esan digun zenbat egoera beltz, gogor eta bigun zeinek daki hau zer den ta zer datorkigun?
4.
Gaur egungo gizarte berriemailian Youtuben, Facebook, Twitter eta emailian sarera konektatu gaituzte sailian onartu dugu modu ulertzen zailian txipa jarri digute ipurmasailian.
5.
Baina kontuz nork ta non zabaldu ahua ze tekla ikutu nahiz non jarri xagua beste kezka bat bada askoz txarragua azkena ezetz izan lehenengo tragua xaguxar hori ez den haundixeagua...