Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Kopla fisikoak
Kopla fisikoak
2021-04-06
Bertsolaria(k)
:
Manex Agirre
Erritmo baseaz abestutako kopla erotikoak, Getariako Bertso Egunean.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Baleki bihotzak oinez
joango litzake zurekin
tristura alda dezadan, laztana
zurekiko minarekin.
2.
Begira nago begira
autopistaren erdira
tristura gasoliotan, laztana
geldo lurruntzen ari da.
3.
Berunezko eguzkitan
epeldu dira muskerrak
mendebalarekin dantzan, laztana
dabiltza zure izterrak.
4.
Begira nago begira
urakanaren begira
mendebala okela bila, laztana
arropa jaten ari da.
5.
Zuntz optikozko basoan
kantuan dabil kukua
kartografiatua dut, laztana
zure osin ezkutua.
6.
Begira nago begira
ilargitik Getarira
osinetik neurririk gabe, laztana
ura irteten ari da.
7.
Egur lizundu usaina
arratsalde sargoria
mingainpean gorde ditut, laztana
mailukiak ta ogia.
8.
Begira nago begira
ezkerretik eskubira
mingaina zulora doa ta, laztana
larru bihurtzen ari da.
9.
Gauetan elur zuria
eguerdian lo belarra
zure altzoan jarrita, laztana
puztuko da basoilarra.
10.
Begira nago begira
zure sabelan azpira
masusta baten zukua, laztana
poliki jausten ari da.
Bertso Eguna, Getaria 2021-03-27.