Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bersolaris. Poetas populares vascos

2021-12-14

1967ko txapelketaren harira Pio Caro Barojak eginiko dokumentala, Aita Zabalaren testuekin. Iraupena: 26 minutu. Iturria: rtve.es

 

IKUSGARRIA

Erreportaiak urregorria den dokumentazio grafikoa eskaintzeaz gain, gaur txapelketaz eta bertsolaritzaz egiten ditugun zenbait irakurketa zuri-beltzezko pertsonaien ahotan entzuteko sorpresak dakartza (zaharrak berri!). Horien artean, ikusgarria Antonio Arrue "Urrea"  eta Fernando Artola "Bordari" epaileek bertsoak epaitzerakoan zer baloratzen duten azaltzen duteneko unea, egun berdintzen lanak genituzkeen gaztelera zorrotzean. Baita Basarriri lehengo bertsolaritza eta "egungoa" zertan ezberdintzen diren galdetzen dioteneko zatia ere.

1967ko txapelketatik gaur arterainoko oihartzuna izan duen txistualdia eta Xalbadorren agurreko irudiak ere, dokumental honi esker iritsi dira gugana.

 

DOKUMENTALAREN FITXA

Dokumentala ikusgai hemen.

Data: 1967/06/20

Egilea: Pio Caro Baroja

Testuak: Aita Zabala

Iraupena: 26 minutu.

Iturria: rtve.es