Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Erremerrea ni
Erremerrea ni
2022-01-12
Bertsolaria(k)
:
Maialen Lujanbio
Doinua
:
Zizperriko kalean
Haurrei zuzendutako sorta.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Begi-argi, gerri-mehe,
txiki, ertain, handi,
zango-luze, sudur-motz…
erremerrea ni.
2.
Errepikatu ordez
erre bat ‘zuzena’
nire eran esaten
asmatu nuena.
3.
FURRA FURRA
FARRA FARRA
ZUENA ARRUNTA ETA
GUREA BAKARRA.
4.
Erre ‘normalak’ dira
berdinak guziak
erremerreak berriz
denak bereziak.
5.
Batzuek eg*}&e eta
beste batzuk ad|#®a…
…ez zaitezte saiatu
zuentzat zaila da.
6.
FURRA FURRA
FARRA FARRA
ZUENA ARRUNTA ETA
GUREA BAKARRA.
7.
Trumoiaren burrunba
badut eztarrian
tximistak jotzen al du
zure belarrian?!
8.
Akaso izango duzu
belarria txarra…
erre ondo entzuten
ikasi beharra…
9.
FURRA FURRA
FARRA FARRA
ZUENA ARRUNTA ETA
GUREA BAKARRA.
10.
Erre-aren soinuak
halako bi hizkik
zintzurrean kilimak
eragiten dizkit.
11.
Ezetz erre-a nire
modura ebaki
gauzak ‘ondo’ esaten
edozeinek daki!
12.
FURRA FURRA
FARRA FARRA
ZUENA ARRUNTA ETA
GUREA BAKARRA.