Eserita gaudenak arbelari adi badugunez ospatu behar bat aspaldi; bihurtuko al gara orain bertsolari lepotik heldu eta hasteko kantari hain ederra den gure lagun taldeari.
2.
Bizkarrean motxila astun baten kargu elkarrekin denbora luze daramagu; ikasgai, irakasle berberak dauzkagu elkarbanatzen dugun gela bat daukagu ordea hori baino gehiago gara gu!
3.
Norbait sentitzen bada estu edo larri elkarren babes gara elkarren belarri; jolasean gozatzen dugu izugarri sekretutxoak ere badauzkagu sarri. Hori dena eskaintzen diogu elkarri.
4.
Arratsaldeko plana nork ez du atsegin? Gelditu, zertxobait jan kantatu, hitz egin… Ulertuko zaituzten konfiantzarekin guztiak lagun baina guztiak desberdin indartsuago gara bat bestearekin.
5.
Animatu, lagundu, besarkatu, zaindu… Taldean dena askoz errazago zaigu! Eta hartu-emanak nahiz lagun egin gu haserrealditxorik ekartzen badigu, arazoak konpontzen ere badakigu.
6.
Gaudenokin nahiz eta pozik sentitu gu, lagun berriak ere egin nahi ditugu; horregatik gonbita luzatzen dizugu, zatoz, beso zabalik hartuko zaitugu, elkarrekin gehiago ikasiko dugu!