Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
*Haurrei zuzendutako sorta.
0.
ERREPIKA
Xomorro kuxkuxero bat baldin bazara zatoz, hurbildu zaitez gure erlauntzara.
1.
Langile, erlamando eta erregina erle bakoitzak badu bere zeregina polinizatzen egin arren ahalegina inork ez gaitu maite eztia adina.
2.
Lorerik lore hegan bizitza zoroan 40.000 erle elkarren ondoan polena jasotzera nondik nora joan komunikatzen dugu samba erritmoan.
3.
Neguan gosetuko al garen beldurrez elkarbanatzen dugu listua muturrez ezti bihurtuz nektar soila zena aurrez abaraxka guztiak betetzeko urrez.
4.
Erlezaina jartzean erlauntzaren aurka dirudi ilargira doan astronauta berarentzat nahi badu eztiaren mauka gure ziztada ondo merezia dauka.
5.
AZKEN ERREPIKA
Baina zakar bazatoz gure erlauntzara zu ere ziztatuta itzuliko zara!