Zer erosten dugu non kalera irtenda ez dakit hain onak ta sanoak diren ba hausnar dezazun soilik nahi dizut gomenda ohitura aldaketa gugandik hasten da.
2.
Astean behin gertuko azokara joanda landatu duten esku berdinek emanda bertakoa dastatu osasuntsu janda lehen zena orain ezin ote da izan ba!
3.
Edo asteko saski eder bat jasota eraman dezakezu etxera azoka zuzenean erosiz estutzen da soka elkar zaintza helburu bagoaz pausoka.
4.
Nork jan ditzake zabor edo plastikoak beraz maitatu lur gain eta azpikoak ama lurrak betetzen ditu lapikoak hautatu elikagai ekologikoak.
5.
Lurrak ez dagoenik ez daki ematen ikasiko bagenu garaikoa jaten zein kolore, zapore zein usain daukaten gozatu begiratzen ta gehiago jaten.
6.
Uda heltzean piper, tomate, kuiatxo aza, porru, borrajak neguan nork jaso berriz lurra esnatu arte mantso-mantso geu ere bere zati ez al gara kontxo!