Arratsalde on! Jendez bete dira mahaiek ta gogora datozkit joan ziren garaiek hemengo txalo hotsak ezinek ta nahiek barrutik zer pentsatzen genian, esaiek hogei urte bueltako bi mutiko haiek.
2.
Garai hartan ez ginen gaur haine erralde ideiak ekarri nahi ta zentzuek alde bertsolari gazteen plazaren sukalde nahiko arkuma janda ardoa debalde esplikatuko degu zer zan Osinalde.
3.
Ezer falta ez zedin ahoko sabaien sukaldariak zintzo tripak bete nahien pikatxa-tortillarik ez zan falta mahaien inspiratu ohi ginen arkuma usaien munduan beganorik ez zegon garaien.
4.
Igurtzi eta gero atzaparrak txistuz ez ginen kantun hasten geitzeko arriskuz patarretan sartuta puru punta piztuz hiru joango ziren bat bestekin piztuz bertsolari earrak ginela sinistuz.
5.
Hiru Farias eta beste hiru kopa gaie entzuterako bota o ez bota lepoa tiratuta erdi-gaine oka zeinek harrapatuko entzuleen kota astakeriek ere ez zuten inporta.
6.
Mendizabal serio Altzo Txiki pozik Nikolas ez dakigu ote zegon bizik epaileen gainean egin leike hitzik lehengok izaten zien jakintsuk ta jantzik oraingoek ematen al diote antzik?
7.
Eresti ta Endika begira, harritzen Potto ta Pastel postre- hondarrak garbitzen bosgarrenak euskeraz ez do entenditzen gazte ilustratuak beida nola dailtzen bertsotan jakin ez ta bertsoak epaitzen.
8.
Bi Muruak genitun gaiak jartzeko gai teilatupe bereko kasta eta dohai gaztearen burua izan da aipagai esponja bat omen da esanda nolanahi Jokinena ez dakit IƱakirena bai.
9.
Nolako eginahalak irriparre ehizen Eusebio bilatuz arrazoi bakoitzen gutxi kosta zitzaigun txalotara ohitzen gaua hegan joaten zan Joxekin otoitzen ta etxeratzen ginen Ford Fiestan goizen.
10.
Sari banaketak'e bazon istorie aitortu behar degu orduko egie zein zan goierritarrok genun pikardie begira genuela familin erdie han guri zeinek kendu entzuleen sarie?
11.
Gazteen ilusio gosea ta grine Osinaldei eskerrak biziak, jakine oraindik badaukagu zenaren lurrine baina ahaztu leike bidean egine berriz bizitzearren orduko berdine.
12.
Nola kimu berde bat arbola igarren sariketen guraso maitatuen, zaharren beste mende erdi bat egizu indarren gu zorretan gauzkazu eskertu beharren gozaraziz gozatzen erakustearren.