Lagun taldean mina ere hartzen dugu sarri. Taldean norbait baztertzeko modu sotil asko daude.
Eta zer egiten dugu, bazterketaren ikusle garenean? *Haurrei zuzendutako sorta.
Lekua da parkea ordua, 17:30 gozokiak erosi bankutan eseri astebururo mila par eta komeri nahiz kuadrilla jatorra garela ageri gaur ere ez diogu hots egin Leireri.
2.
Leire da beti lotsaz mutu dagoena gainera ez da Lurren lagunik onena… baina gehiegitxo da ez deitzearena isilik daude Markel, Xan eta Elena… bakarra al naiz hori pentsatzen duena?
3.
“Ez gure ostikaden, ezta gure hitzen bidez ez dugu Leire inoiz ere mintzen ez mehatxu, ez irain, ez “tonta”, ez “gizen” beste gabe, ez gara berekin ibiltzen” pentsatu arren, ez naiz hobeto sentitzen.
4.
Leialtasuna dugu kuadrillako tratu eurekin ibil nadin zapatuz zapatu. Leire ere gugana nahiko nuke batu ahalegintxo bat egin eta gerturatu… baina ez dut nahi bere lekuan bukatu.
5.
Taldearen aurrean kikildu ohi gara baina zelan baretu barruko bulkada? Mezu bat bidaliko diot gero, hara ze, zintzo jokatzea dakigun erara ausartak izateko beste modu bat da.
6.
-Kaixo, Leire, zer moduz? -Ei, Nerea, hola! -Aizu, etzi al dugu mateko kontrola? -Bai, ez dut gaindituko… -Nik ez dakit nola… Ulertuko al du hitzei kenduta oskola barkamena eskatzen ari natzaiola.