Adinaren gaineko gogoetak, mende erdi betetzean. Musika eta ahotsa: Peio Etxeberria. Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua. Iturria: Irunero.
1.
Sorta hau idazteko hartua dut beta buruari emanda makina bat buelta adinaren gaineko nire hausnarketa berrogeita hamar urte bete ditut eta.
2.
Jaiotzak haurtzaroa dakar parez-pare zenbat momentu eder nintzela nerabe bat bestearen atzetik zenbakiek alde! Urteak joan zaizkit konturatu gabe.
3.
Sasoiko sentitzen naiz badaukat indarra baina hain da lausoa adinaren marra linbo batean nago ai zer zoritxarra za(ha)rrentzat gaztea naiz gazteentzat zaharra.
4.
”Zahartzen ari zara ta goiari eutsi!” hori gezurra dala nola erakutsi zalantzari tarte bat nahi nioke utzi zenbat da urte asko? zenbat urte gutxi?
5.
Galdera potoloa dugu alafede! Nork bere erantzuna egin behar bere aktiboa izatea beti da mesede zenbait ederki daude laurogeikin ere.
6.
Denboraren joanak dakar desgastea eta ezinezkoa hori saihestea baina izpiritua badugu askea ezin ahal da bihurtu zaharra gaztea?
7.
Hogei eta laurogei ez direnez berdin mirari haundirikan ezin leike egin buruari ahal dela egoki eragin gorputza hein berean emendatu dadin.
8.
Berrogeita hamar urte berdin mende erdi ongi bizitzekotan ez dira gehiegi! Nik zortea izan dut argi gera bedi baina gehiago batzen nahiko nuke segi. (Bis)