Basarri saria irabazi duen sorta. Zarauzko Bertso Astean kantatu zuen Aner "Euzkitze"k, pianoaz. Doinua Alaia Martinek moldatua da, "El tiempo está después" kantua oinarri hartuta. Irudiak: Erlo telebista.
1.
Lo gutxiegi egin dugu. Ez nauzu aditzen. Begi itxietan nabari dut goiza argitzen. Gu korapilatu aurretik hau nahasten ari zen. Maletero honetan biok ez gara kabitzen.
2.
Gogoratzen dut zure begi azpiko orezta, zure izena ez. Nork jarri du txosnetan ska? Zergatik bukatu genuen Renaultean festa? “Eramango zaitut etxera” esan nizun, ezta?
3.
Begiak zabaltzeko beldur naiz zu aurpegira so topa zaitzakedalako. Asko ote dira bart zeudenak kontenedore hartara begira? Ez dakit zer ordu den, baina beranduegi da.
4.
Kutxaritan igartzen zaitut atzetik, petxuz blai, gorputza biratu dut mantso, zurearen erpai. Begiak zabaltzera noa, zuk segi lo, lasai. Ostra, bale, biluzik zaude. Joder! Ni ere bai.
5.
“Ya son las nueve”-ka esnatu ondoren Alexak behatu duzu: ur-botila, bi bic cristal exact, atzoko txosnako basoak, bi boxer, durex bat —eskerrak—, totte-baga, galtzak, mobila, klinexak,
6.
kotxeko giltza, autopako txanponak ta batik bat topatzen ez dudana da zure eye contactik. Maletategian ez nago eroso; ez dakit, baina pentsatuko dut dela posturarengatik.
7.
Ez dut atzokoa ulertzen; ea, zer diozu? Zergatik nengoen hain bero, sukarrez, morbotsu, uzkiz hain zabal, hitzez gordin, ahoan oro txu…? Ez dakit zein zen arazoa: popperra edo zu.
8.
Kaka! Hamaika t’erdietan lana dut, bitxito, kotxean azkar ez naiz ordu t’erditik jaitsiko ta zu etxean utzi behar zaitut lehenbiziko… orain morreatzen bagara ez naiz iritsiko.
9.
Egun on ezer baino lehen, goiz da zoritxarrez, nik laster alde egin behar dut nahiz atzo behar ez. Jantz ditzagun arropak kendu bezalaxe aurrez, ja goiza da, badaezpada elkarri bizkarrez.
10.
Mapseko zurerako minsak hogeita hamabi. Zergatik esan ote nion “bai” gaurko lanari? Musika zure esku, benga, nahi dut joan adi. Spotify Premium daukat. Ez jarri Anari.
11.
31 mins isilik. Ailegatu gara hau omen da zure herria. Ez, keba, bertara ez naiz hurbilduko, ze lotsa. Txau! Ez ezer laga. Animo astelehenarekin! Gaur igandea da.
12.
Isipilutik so egin dizut, airera muinkatu. Ene, igande postlarunbat! Ai, jai bedeinkatu! Ezin gauetik egunera guztiz labainkatu; ez naiz lanera heldu eta ez dugu gainkatu