2024an Zarauzko 40. Basarri Saria jaso duen sorta.
1.
Koskortzetik ta ernatzeraino ilajean urdindurak, limurtzen zaitu itsas zabalak zer dakarren jakin gurak. Itsas-lamien lantu sarkorraz nahiz maiz-asko labaindu bat, hortzak berdintzen diren garaian, eranztean apaindurak, lagun mota bi baizik ez daude: Portuak eta Aingurak.
2.
Portu Natural Gurasoena beti da esentziala; portu faltsurik ere badago: Portu Sasi-Soziala; ordea, zama-arintzaileetan, bat bada espeziala, draga-makinaz itxuratua hazi ahala, bizi ahala… Naturala ez izanagatik ez da Artifiziala.
3.
Horiek dira zure jiteen eta jitoen etenak; egonarriak, labarrak soilik zeuden tokian irtenak; mantel-usaina, plateren hotsa, hitzak, ardoa, jatenak; urte osoko gabon-argiak, faro nekagaitz batenak, nora joanik ez duzunean “Zatoz hona!” diotenak.
4.
Ilargiaren grabitazio ditxosozkoak itsutu ta itsasgoran Neptunok ezin izaten zaitu izutu! Handik gutxira litoraleko arrokan itsas-trikutu, itsasbeheratzen zaren garaian sentitzeko diminutu… Ta soilik pasa dira sei ordu eta hamabost minutu!
5.
Zer zaren Prestige emozionala! Zulatua lehen txanpan... Petral-ontzi bat lemagaldua sagailo gaitzaren tranpan: inguru dena kutsatzen duzu, fuela galtzen, tantan-tantan. Aingura arin, hegalariak, zeuden Anariren kantan; zuk hiru astun behar dituzu: bat txopan eta bi brankan.
6.
Orkatilatik heltzen dizute zaudenean hestebete, itsas hondoan behea jo eta pasatzeko astebete. Hala diozu: “ni itotzera nahita etorri zarete!” Paranoiaren logikapean pentsatzeari uzteke… Zu itotzera baldin baletoz, askatuko zintuzkete.
7.
Badakizu zer pasa zitzaion Atlantidari behinola; beraz, ez galdu zure baitako ozeanoen kontrola. Zeren uraren maila, astiro, elemental, ezaxola, gorantz, uhinka, etor liteke mingain erraldoi bat nola: Giza-Portuak eta -Aingurak, berdin-berdin zaizkiola.
8.
Iraganeko naufragioen mapa duzu bizkarrean: norarik gabe, baina garaitzen gaitza zinen bizkorrean. Menturatuko al zara berriz itsaso itsaskorrean, labarren aurka joaz Rimbauden lurrunontzi mozkorrean? Igoal hobe da portuan bizi belarria maskorrean.