Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Leihoa ireki eta

2024-11-20

Zaballako Bertso Eskolak jarritako sorta.
1.
Leihoa ireki eta
begiratu dut luzera
murruen beste aldean
zabaltzen zaidan lurrera
gauzan aldatzen joan dira
ezer ez dugu berbera
ze arraroa munduak
islatzen duen tankera
auzune berriak nonahi
hainbat mintzatzeko era
aurrera darrai guztiak
baino zeren arabera
han hain sentitzen naiz arrotz
sortu zaidala galdera:
Oraindik ere geroni
kanpotarrak ote gera?

2.
Denak libre zaretela
ez omen dago debate
kontrakoa esatea
askorentzat disparate
baina kontrakorrontean
joatea dudanez maite
horra egi borobila
kontuz min egin dezake!
Hipotekaren hozkadak
egiten dizue kalte
gau ta egunez lanean
atseden gabe jotake
dena estresa ta kexa
ariman a ze desgaste
kartzelan ez dut sentitzen
zuek bezainbeste kate.

3.
Segi behar dut bertsoan
egien xenda krudela
kalean ez baita dena
festa goxo ta pastela
miseria ere hantxe
sarritan topatzen dela
asko bizi dela gaizki
preso balego bezela
beste batzuk murru artean
neguan epel daudela
kontraesanen saretik
ezin naiz irten horrela
eta berriro galdera
nigana dator itzela:
Non hasten da espetxea?
Non bukatzen da kartzela?