Espetxetikan irtenda dena zabala, handia mugikorra dut ondoan deiak, mezuak, jendia… Lehenengo bi egunak niretzako eroaldia turistez beteta dago beti da denboraldia Hernanira joan nahian errepidea garbia rotondak eta etxeak hormigoiaren saria hogei minutuko tramo nire lehenengo aldia jeitsi nintzen geratzean oraindik bide erdia.
2.
Nire itxura kalean moldatzeko dut beharra ile urdina erabat “Demode” eta zatarra ala ibiltzea hemen eskale antza xamarra gazteek paso egiten agureentzat baldarra ile apaindegi bila Grosen badago zaharra Ismail da haren jabe arriskutsu argeliarra aizturrekin oso trebe labanarekin azkarra berezia da tipoa delako begi bakarra.
3.
Okindegian sartu naiz egun on esan, normala barkatu ez dut ulertzen gazteleraz berehala arraindegira ostean berriz saiatu ahala horrek ere bai erdaraz lodiegia azala fruta erosi behar dut prezioa da mortala atzerritarra delako elkarrizketa makala karneta ateratzeko txakurtegira noala euskaraz erantzuten dit polizia nazionala.