Legea dute botere botere totala xede xede horixe da fede ta fede bakarra lege agindutako lurra azkar da agintari hoien mende natura zaintzen baitugu orain suntsituaz alafede! Txiroaren min ta desgrazia betikoentzat mesede kaos aurrean itsu, gor, mutu… gabiltza merituz trebe.
2.
Etengabe salto zirkuz pantailez pantail mugituz ustez beharrak hornituz behatz batekin ukituz garun, esku ta begiak lauso ditugu makinak piztuz progresuaren paradisuan zuhaitzak ezin kabituz mendeetako lotura estuk zitu bizian suntsituz gainbehera ero honetan pozik trebe gabiltza merituz.
3.
Maite al dugu bizitza? Gure esku dago giltza oreka dugu baldintza ta guk balantza bortitza batzuek harro beraientzako hartuaz lurra ta hitza Jaungoiko horiei ze dantza santu ni deabrua banintza! Askok amesten dugun horixe borroka ta ozen mintza more eta berdez jantzita aldiz merituz trebe gabiltza.