Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Milia Lasturkoren eresia

2026-07-29

5.Urratsa / 1.Ikasturtea

  • Bertsolaria(k): "Milia Lasturkoren ahizpa", Santxa Hortiz
Eresia edo hileta-kanta honen hitzak XV. mendekoak dira; eresian Miliaren ahizpak (izenik ez da ezagutzen) eta koinatak (Santxa Ortizek) hartzen dute hitza. Hiletetan eresiak emakumeek abesten zituzten. Hemen entzungai Habia Taldearen bertsioa.
1.
Cer ete da andra erdiaen çauria?
Sagar errea, eta ardoa gorria.
Alabaya, contrariomda Milia:
Azpian lur oça gañean arria.

2.
Lastur-era bear doçu, Milia.
Ayta jaunac eresten dau elia,
Ama andreac apaynquetan obia.
Ara bear doçu, Milia.

3.
lausi da cerurean arria,
Aurquitu dau Lastur-en torre barria,
Edegui dio almeneari erdia.
Lastur-era bear doçu, Milia.

4.
Arren, ene andra Milia Lastur-co,
Peru Garciac eguin deuscu laburto:
Eguin dau andra Marina Arraçolaco.
Ezcon bequio, bere idea dauco.

5.
Eç dauco Peru Garciac bearric
Ain gah andia apucadua gatik,
Ceruetaco mandatua içanic,
Andrarioc ala cumpli jasoric.

6.
Guiçon chipi sotil baten andra çan,
Ate arte çabalean oy çan,
Guilça porra andiaen jabe çan,
Onrra andi asco cumplidu jacan.

7.
Arren ene andra Milia Lastur-co,
Mandatariac eguin deust gaxtoto.

8.
Cerurean jausi da abea,
Jo dau Lastur-co torre gorea,
Eroan ditu ango jauna eta andrea,
Bata leen, guero bestea.
Bidaldu dogu ceruetara cartea:
Arren diguela gure andrea.

9.
Mondragoeri artu deusat gorroto,
Guipuç andraoc artu ditu gaxtoto:
Iturrioç calean andra Maria Balda-co,
Arte calean andra Ojanda Gabiola-co,
Errebalean andra Milia Lastur-co.

1.
Cer ete da andra erdiaen çauria?
Sagar errea, eta ardoa gorria.
Alabaya, contrariomda Milia:
Azpian lur oça gañean arria.
2.
Lastur-era bear doçu, Milia.
Ayta jaunac eresten dau elia,
Ama andreac apaynquetan obia.
Ara bear doçu, Milia.
3.
lausi da cerurean arria,
Aurquitu dau Lastur-en torre barria,
Edegui dio almeneari erdia.
Lastur-era bear doçu, Milia.
4.
Arren, ene andra Milia Lastur-co,
Peru Garciac eguin deuscu laburto:
Eguin dau andra Marina Arraçolaco.
Ezcon bequio, bere idea dauco.
5.
Eç dauco Peru Garciac bearric
Ain gah andia apucadua gatik,
Ceruetaco mandatua içanic,
Andrarioc ala cumpli jasoric.
6.
Guiçon chipi sotil baten andra çan,
Ate arte çabalean oy çan,
Guilça porra andiaen jabe çan,
Onrra andi asco cumplidu jacan.
7.
Arren ene andra Milia Lastur-co,
Mandatariac eguin deust gaxtoto.
8.
Cerurean jausi da abea,
Jo dau Lastur-co torre gorea,
Eroan ditu ango jauna eta andrea,
Bata leen, guero bestea.
Bidaldu dogu ceruetara cartea:
Arren diguela gure andrea.
9.
Mondragoeri artu deusat gorroto,
Guipuç andraoc artu ditu gaxtoto:
Iturrioç calean andra Maria Balda-co,
Arte calean andra Ojanda Gabiola-co,
Errebalean andra Milia Lastur-co.

Milia Lasturkoaren eresia

Milia Lasturkoa gazterik hil zen, erditzeko orduan, Arrasaten, XV. mendearen lehen erdialdean. Eresi hauetan, Miliaren ahizpak eta koinatak Milia Lasturkoaren heriotza dute kantagai. Miliaren heriotzak bi familien ohorea bihurtu du auzi. 

Lehen lau estrofetan, Miliaren ahizpak adierazten du Peru Gartzia Orokoa senarrak Miliari tratu onik ez diola eman. Milia erditzeko orduan hil zen eta, antza, senarra ordurako Marina Arrazolakorekin ezkontzekotan zen.

Bosgarren eta seigarren estrofetan, Peru Gartziaren arrebak, Santxa Ortizek, hartzen du hitza, anaiaren alde egiteko.

Azken hiru ahapaldietan, Miliaren ahizpa mintzo da, ostera.

Erdi Aroan, emakumeek hiletetan eresiak abesten zituzten. Garai hartako eliza-dokumentuetan, maiz, andere-kantuak debekatu egiten ziren, jatorri paganokoak eta lizunak zirelakoan. Hala ere, andere-eresien tradizioak berandu arte iraun zuen, Garibairen testigantza aintzak hartzen bada.

*Testu honen iturria: wikipedia.

*Eresiaren iturria: Bertsolaritzaren Datu Basea.