Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Agur pobre den guzia

Luzia Goñi Aizarotzen jaio zen (Basaburua bailaran, Nafarroan) baina, umea zela, bere jaioterria husten ikusi zuen, aberatsek herriko lur denak erosita. 1970ean eskaini zion sorta hau bere jaioterriari eta “Principe de Viana” aldizkarian argitaratu zen.
1.
Basaburuan dago herri bat
ballean den txikiena
han jaio nintzen eta nahi nuke
gora jaso bere izena.
2.
Arrarasko eliza sanduan
hartu nuen bataioa
zazpi urtekin atera ginen
handik famili osoa.
3.
Hirur abratsek erosi zuten
hain maite dudan herria
diru baitira, agur arbolak!
Ta agur pobre den guzia.
4.
Olitxeako Silbestra izan zen
lehenbiziko joan zena
gero Kristobal eta Martinak
errota uzteko pena.
5.
Gure aitari saldu zioten
Gartzaronen terrenua
ahal zun bezala, etxea egin
eta jaso zun burua.
6.
Badela berrogei urtez gehigo
egin zuten etxe dena
gerra-denboran jarri zioten
«Judas-Benta» dun izena.
7.
Agur deneri, eskerrik asko
ni banijoa lanera
zuen artean ni egonen naiz
ez bada galtzen euskera.

Luzia Goñi (1928-2020 Aizarotz)

Elkarrizketa eta bertso sorta entzungai hemen