Mikel Laboak 1985ean grabatu zuen kantua, berak sotutako doinuaz. Hitzak Joseba Sarrionandia
idazlearenak dira; kopla zaharren estilora, naturako irudiak baliatuz, maitasunaz ari da.
1.
Oihaneko pagoak blai aideratuz hiru elai ostadarraren harian dira hirurak pausatu nahi. (bis)
2.
Larrosak dira gorriak edo bestela xuriak hagitzez dira ederragoak neskatilaren irriak. (bis)
3.
Maldan behera urratsa betiko bidean latsa odei ilunak gaua belzten du udazkena da ez bedatsa. (bis)
4.
Usapalak ostantzean huts bat badut bihotzean zatoz maitea gure etxera jostatzera arratsean. (bis)
5.
Eder basoan haritza haran aldean garitza fruitu antzera ontzen da hemen gizasemeen bizitza. (bis)
6.
Sagar gorriak dilindan damea dago ganbaran maite laztanez hartzeko eta elkartzeko ohantzean. (bis)
7.
Isiltasuna abailtzen da luma galdu bat bezala begiak uso, mingaina arana zure bihotza ene aingura. (bis)
8.
Urrun gauhontzak uluka zakur deslaiak zaunkaka mende oso bat iraganen dut zure ondoan koblaka. (bis)