Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Treneko koplak

Herritik alde egin beharrean suertatu den etorkinaren ahotik jarrita koplak dira. Kantua Karidadeko Bentak plazaratu zuen “San Quirico” CDan (2006 Gaztelupeko Hotsak).
1.
Estutzen ez bagaitu
bere neurriak
kantatuko ditugu
kopla berriak (bis)
zerurik gabeko lur
bati jarriak.
2.
Galtzaileen bandora
ez zaitez lerra
esan ziguten hasi
zenean gerra (bis)
hantxe hasi zen gure
bidai ederra.
3.
Trena hartu genuen
itsasorantza
han azken geltokia
zen esperantza (bis)
Manu Chaorekin egin
genuen dantza.
4.
Inoiz egon al zera
ibai handian
hara soilik iritsi
leike zaldian (bis)
mila hildako daude
gauen badian.
5.
Ostatu eman ziguten
lehengo mendean
eguzkia sartzen den
leku berean (bis)
datozen egunsenti
denak daude han.
6.
Ezagutu genuen
ametsen lurra
non udaran egiten
duen elurra (bis)
ez da egia baina
ez da gezurra.
7.
Hiri berri bateko
kale batean
korrika sartu ginen
jende artean (bis)
denak etxera etorri
ziren urtean.
8.
Karta jaso genuen
gure herrian
sartu behar zirela
udaberrian (bis)
idatzita zegoen
orbel gorrian.
9.
Agur orain bagoaz
ura bezela
banijoala baina
badatorrela (bis)
esan gure lagunei
ondo gaudela.

Jon Maiak etxean bizi izan duen errealitatea da, 1997ko Txapelketa Nagusiko finalean bere sustraiei eskainitako agurrean azaleratu zuenez: “Ama Extremadura, aita Zamoratik / abuela ta abuelo haien
aurretik / (…) denek kantatu dute nere ahotik”.