1965eko Txapelketan, bakarka kantatzeko, gai hau jarri zioten Xalbadorri: zure emazte hil zenaren soinekoari, bi bertso.
1.
Pentsa zazute alargundu bat ez daike izan urusa dolamen hunek, oi! ez dezala ainitz gehiago luza orai urtea ziloan sartu andreƱoaren gorputza haren arropa hantxet dilindan penaz ikusten dut hutsa.
2.
Geroztik nihaur ere nabila guzia beltzez jantzirik ez dut pentsatzen nigar eiteko ene begiak hesterik ez pentsa gero, andre gaxoa, baden munduan bertzerik zure arropa berriz soinean har dezaken emazterik.