Elizanburuk etxeari jarri zizkion bertso unkigarri hauek; bizitzan sorlekutik kanpo urteak eman
zituenak, hain juxtu. Apaiz ikasketak utzita, Frantziako armadan sartu eta kapitaina izan zen.
1871n, Napoleon menderatua izan zenean, itzuli zen Sarara.
1.
Ikusten duzu goizean argia hasten denean menditto baten gainean etxe ttipitto, aintzin xuri bat lau haitzondoren erdian xakur xuri bat atean iturriƱo bat aldean han bizi naiz ni bakean.
2.
Nahiz ez den gaztelua maite dut nik sorlekua aiten aitek hautatua. Etxetik kanpo zaut iduritzen nonbeit naizela galdua nola han bainaiz sortua han utziko dut mundua galtzen ez badut zentzua.
3.
Etxean ditut nereak akilu, haitzur, goldeak uztarri eta hedeak iazko bihiez, ditut oraino zoko guziak beteak nola iragan urteak emaiten badu bertzeak ez gaitu hilen goseak.
4.
Landako hirur behiak esnez hanpatu ditiak ahatxe eta ergiak bi idi handi, kopeta zuri bizkar beltz, adar handiak zikiro, bildots guriak ahuntzak eta ardiak nereak dire guziak.
5.
Ez da munduan gizonik erregerik ez printzerik ni bezein urusa denik badut andrea, badut semea badut alaba ere nik osasun ona batetik ontsasun asko bertzetik zer behar dut gehiago nik.