Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bi haur, Etxahunen hil hobian

Roger Idiarten kopla hauek, Etxahun Iruri bertsolariari eskainitako pastoralean eman ziren, Jean Etxartek sortutako aireaz; CDan ere argitaratu zen (2001 Agorila).
1.
Etxahun, horra nitzaizü
agur baten egitera
pastoraletan bezala
Jinkoaren othoiztera.
2.
Bihotz-bihotzetik nüzü
zotükatü* zuregana.
Lili hoiek erran beze
nik erraiten ez düdana.
3.
Nik ere nahi nikezü
zuretako zerbait egin
horra zergatik den heben
ürzo eijer hau enekin.
4.
Etxahunen mezülari
ürzo xügün, abilua.
Gure ametsen gidari
harro ezak Xiberua!

Nor zen "Etxahun Iruri"?

Pierre Bordazarre “Etxahun Iruri” (1908 Iruri, Zuberoa – 1979 Paue, Frantzia), alor anitzetan izan zen sortzaile: bertsolaria, kantu eta pastoral egilea, idazlea, musikaria, txirularia. Ogibidez laboraria eta artzaina izan zen. Bertsotan Louis Ligetx koblakariarekin ikasi zuen eta harekin jarduten zuen deman; Xalbadorrekin eta Mattinekin ere egin zituen saioak.

Bederatzi pastoral idatzi zituen, tartean Iparragirreri eta Etxahun Barkoxe koblakariari eskainitakoak. Solfeorik gabe berak sortutako ehundik gora kantuetan, ezagunenak dira “Lo adi aingüria”, “Agur Xiberua”, “Goizian argi hastian” eta
“Oi ama Eskual Herria”.