4-1-6-2-6-3-9 kaixo, hori al da INEM? Bai, lan eskaintza bat ikusi dut ta apuntatu nahi nuen... e? Hizkuntzak? Ba, ingles pittin bat, castellano “bastante bien” eta frantzesa... tutik ez baina eRRe-a badet, bederen. Aizu! Ta euskaraz ere badakit (ez dakit inporta duen...).
2.
Titulorikan ba al daukadan? Bai, apuntatu, gizona: Don Juan Carlosen firma duen bat “batxilerato” diona, hiru kurtsilo: masaje, yoga ta makrame, punto koma; EGA, solfeo, txistu bi urte ta CCCko diploma. Bai, bai, bai, noski, edozein ez da kristal garbitzaile ona.
3.
Ze?! eta horrek zer inprota du?! Ea kristaua al naizen? Ba, enfin! Bai, bai, izan behar bada praktikantea hain zuzen. Ez, ez dut egin soldaduskarik, ez zait joatea tokatzen. E, aizu, ez moztu, ez daukat lanik insumiso deklaratzen. Klaro, kristalak ta biolentoak ez dira ondo moldatzen.
4.
Ez, ez dut ezin fisikorikan sasoia det mundiala eta gorputzez punttuan nago: ez gizena, ez argala. “Desbio” zeri deitzen diozu? Ez naiz homosexuala eta azala zuria det bai, eskatzen dezun bezala. Bueno, hola esan nahi badiozu... Zentzu guzitan “normala”.
5.
Aizu, datuak hartu itzazu: hernaniarra naiz aurrena. Telefonoa: 3-3 2 016 gurasoena. Karnetekoa: 4-4-4-1-5 3-6 horra hor dena! Bai, abizenak: Lujanbio aurrena ta Zugasti bigarrena. Ez, ez, barkatu, ni neska bat naiz Maialen daukat... (PI...PI...PI...).