Itsasondoko (Gipuzkoa) Iraola baserrian jaio zen 1956ko martxoaren 31an. Ezkion (Gipuzkoa) bizi da, ezkonduta; bi seme dituzte.Hemezortzi urterekin utzi zituen ikasketak, Beasaingo institutuan, lanean hasteko, Irizar autobus fabrikan. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza proiektu berriaz arduratzea proposamena onartu (1981) eta zeregin horretan jardun da erretiroa hartu arte; 1981etik, Gipuzkoan bertsolaritza ikastetxeetan txertatzeko eta bertso-eskoletako mugimendua indartzeko ahaleginean izan den eragile nagusietakoa ezbairik gabe. Xabier Amurizak plazaratu berria zuen metodoa oinarri, jakin zuen berori garatzen eta zeregin horretarako lagun egokiak bereganatzen: Joanito Dorronsoro, Antton Kazabon, Pake Garzia, Joxerra Garzia, ... Hamalau-hamabost urtekin bertsozaletu zen, berekasa, bertso zaharrak ikasiz. Gero, lagunartean jardunez trebatuz ...
Ikusi gehiago
Itsasondoko (Gipuzkoa) Iraola baserrian jaio zen 1956ko martxoaren 31an. Ezkion (Gipuzkoa) bizi da, ezkonduta; bi seme dituzte.Hemezortzi urterekin utzi zituen ikasketak, Beasaingo institutuan, lanean hasteko, Irizar autobus fabrikan. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza proiektu berriaz arduratzea proposamena onartu (1981) eta zeregin horretan jardun da erretiroa hartu arte; 1981etik, Gipuzkoan bertsolaritza ikastetxeetan txertatzeko eta bertso-eskoletako mugimendua indartzeko ahaleginean izan den eragile nagusietakoa ezbairik gabe. Xabier Amurizak plazaratu berria zuen metodoa oinarri, jakin zuen berori garatzen eta zeregin horretarako lagun egokiak bereganatzen: Joanito Dorronsoro, Antton Kazabon, Pake Garzia, Joxerra Garzia, ...
Hamalau-hamabost urtekin bertsozaletu zen, berekasa, bertso zaharrak ikasiz. Gero, lagunartean jardunez trebatuz joan zen, eta inguruko bertsolarien (Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Xabier Zeberio ...) eraginez egin zuen plazarako urratsa. Beasaingo Matxinbenta auzoan (Gipuzkoa) jardun zen lehengoz jendaurrean, 1974an, Xabier Zeberio, Juan Inazio Begiristain eta Iñaki Murua kantulagun zituela eta Sebastian Lizaso gai-jartzaile.
Bertsolari gazteentzako sariketetan izena eta ospea hartu zuen berehala. Gazte mailako sariketa asko irabazitako bertsolaria da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1991n eta 1995ean. Euskal Herriko xapelketa Nagusiari dagokionez, 1982tik 2001era antolatu diren guztietan parte hartu du, eta finalean izan da 1989an eta 1997an, eta final-aurreetan 1982, 1986 eta 1993an.
Ikusi gutxiago