Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Manuel Antonio Imaz "Altzoko Imaz"

IzenaImaz, Manuel Antonio "Altzoko Imaz"
Abizena(k)Imaz
JaiotzaAltzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1811)
Heriotza (1893)

Biografia

Altzoko Legarre baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1811ko maiatzaren 19an. Artzadun baserriko Maria Paula Jauregirekin ezkondu zen 1836ko agorraren 22an, eta bost alaba eta hiru seme izan zituzten. Ezkondutako urtean pago-landare bat aldatu zuen Imazek Basaitz mendian, Gaztain-motzeta deritzan basoan. "Imazen Pagoa" izenez ezagutzen da pago hau, egun; Babestu beharreko zuhaitz berezien zerrendan sartu zuen Eusko Jaurlaritzak 1997an. Arreta handiz kontu egiten omen zion Manuel Antoniok. Zenbat loditzen ari zen ikusteko, tarteka, gerrikoa erantzi eta neurtu egiten omen zuen. Gero, etxea joan eta kupela neurtzen omen zuen, eta hala antzematen zion zenbat irabazi zuen azkenekotik. Diotenez, halaxe egin zuen hil zen ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Atso-agureak elkarri zipoka Asteasun bazen familia bat, senide asko itsuak zituena. Bizimodua ateratzeko, andre-gizonak bertso-paperak saltzen aritzen ziren kalean. Altzoko Imaz bertsolariak eurentzat jarritako bertsoak abesten zituzten, elkarri handiak esanaz, jendea erakartzeko erostera. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuak.