Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bengoetxea Altuna, Fernando

IzenaBengoetxea Altuna, Fernando
JaiotzaAmezketa / Gipuzkoa (1764)
Heriotza1823

Biografia

Fernando Bengoetxea Altuna, Amezketan jaio zen 1764ko urriaren 10an eta bertan bizi izan zen. 1970ean, 26 arte zituela, Maria Josefa Sagastumerekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten, Azentzine haundi baserrian. Nekazari, artzai eta bertsolari... horrela nolabait atera zuen bizimodua. Aran gehiegi jan ondoren ura edan, eta gaizkitu eta hil omen zen Apaetxe bordan, Amezketan, 1823ko uztailaren 9an, 58 urte zituela. "Lehenbiziko bertsolari ezaguna, Gipuzkoan behintzat, eta ez nolanahikoa. Ametza, Zabala, Txabalategi, Altamira, Otobezino... gizaldi hartako bertsolari guztien hora dugu Fernando. Euskal Herri osora zabaldu da gizon azkar eta argi honen izena. Mito bilakatu da, barre-eragile gisan. Bereak eta besterenak erantsi ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Pernando Amezketarra bertsotan Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. EƱaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.