Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Danel Goikolea

Danel Goikolea

IzenaGoikolea, Danel
Abizena(k)Goikolea
JaiotzaArrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1969)
Heriotza (2022)

Biografia

Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1969ko martxoaren 2an. Patxi Goikolea eta Gregori Diazen semea, lau senidetan gazteena da bera. Loramendi eta Almen ikastoletan egin zituen batxilerra amaitu bitarteko ikasketak, eta Kazetaritzan lizentziatu zen (EHU, Leioa) gero. Kazetaritza eta beste hainbat lanbidetan jardun ondoren, Arrasateko Udaleko jardun da azken urtetan. Almen ikastolan Joanito Akizuk, Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek abiatu zuten bertso-eskola aitzindariko lehen taldeko kidea izan da Iñaki, Jon eta Aitor Sarasua anaiak, Arantzazu Loidi, Felix Iñurrategi, Luis Mari eta Jenaro Gabilondo anaiak, Jon Iñaki Izarzelaia eta beste hainbatekin batera. Aitak eraman zuen Almeneko taldera artean oso ume, bost urte zituela. ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Holanda Danel Goikolea bertsolaria urtarrilaren 14ean hil zen. Bere heriotza iritsi baino ordu batzuk lehenago bertso sorta hau partekatu zuen gertukoekin. Arrasaten egin zitzaion omenaldian entzun ahal izan zen. Iturria: Bertsolari Aldizkaria.