Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lopategi Lauzirika, Jon

Lopategi Lauzirika, Jon
IzenaLopategi Lauzirika, Jon
JaiotzaMuxika / Bizkaia (1934)
Heriotza2019

Biografia

Muxikan (Bizkaia) jaio zen, 1934ko martxoaren 17an. Filosofia ikasketak egin zituen Tolosako Sakramentinoen apaizgaitegian (Gipuzkoa). Heldutasunean, 50 urteak beteta zituela, Irakasletzako lizentzia egin zuen. 1984tik aurrera, bertsolaritza-irakasle lanetan aritu da, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara zabaltzeko proiektuaren barruan. Espainiako Gerraren ondorengo bertsolarien artean, Lopategi izan zen lehen bertsolari eskolatua. Lopategiren aro distiratsu eta trinkoena Frankoren diktadurako azken urteetan eta demokraziaren lehen urteetan izan zen. Garai hartan, Lopategik bikote ospetsua osatu zuen Azpillagarekin, eta bertsolaritzari mezu sozial eta politikoa emateko ausardia eta argitasuna eduki zuten. Lopategi behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan garai hartan, bere bertso jarduna zela eta. 1989an, Bertsolari ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Erropa zahar hoiekin 1986ko Txapelketa Nagusian gai hauxe jarri zioten Lopategiri: “Zahartutako zeure arropak zaborretara bota dituzu; eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako arropak jasotzen”. Jon Lopategik 1989an jantzi zuen Euskal Herriko txapela. 1984tik aurrera bertsolaritza irakasle lanean aritu zen. Ikastolen Elkarteaz, Bizkaian haur eta gazteak zaletzen eta bertsolariak trebatzen egin zuen lana bideurratzailea izan zen. Hiru bertso hauekin Kupela taldeak trikiti pieza kaleratu zuen “Gailurrak ikutuz” diskoan (2012 Elkar).