Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Mogel, Bizenta Antonia

Mogel, Bizenta Antonia
IzenaMogel, Bizenta Antonia
JaiotzaAzkoitia / Gipuzkoa (1782)
Heriotza1854

Biografia

"1782an Azkoitian jaioa, Abanton hil zen 1854an. Oso gaztea zela, umezurtz geratu eta Markinan bizi zen osabarekin, Joan Antonio Mogel apaiz idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion. Euskarazko lehen fabula-liburua da hau. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. Bertsoak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta. Fabulaz gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz. Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Bizkaiko nekezaliei (II) Bizenta Mogelek (1782-1854) jarritako sorta, zurruteroei bere eskaintza eta guzti: "Bizkaiko nekezalientzat Gabon jaietan kantetako arratsetan pitxerraren aurrian".