Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Xabier  "Euzkitze"

Xabier "Euzkitze"

IzenaXabier "Euzkitze"
JaiotzaAzpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1966)

Biografia

Xabier Perez Mendizabal, Xabier Euzkitze bezala ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 9a - ) bertsolari-ohi eta kazetari euskalduna. Nahiz eta jaiotzez azpeitiarra izan, txikitatik Zarautzen bizi izan da. Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. Bertsolari Txapelketa Nagusian, 3. postuan geratu zen 1989an eta txapeldun-orde 1993an. Hasi ez ezik, erretiratu ere gazterik egin zen. 1998ko abenduan, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa Soraluzen. Geroago kazetari moduan hasi zen lanbidez. Lehen urratsak irratian eman eta gero, Euskal Telebistan hasi zen, hainbat saio aurkeztu dituelarik: Hi Heu, Gaur ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Zezen plazara doan zezena Gaia: Zezen plaza inguruko belardi batean larrean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik "ole!" eta txalo-zaparrada latzak entzuten dituzu.