Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Zubeldia Aldasoro, Migel Frantzisko

Zubeldia Aldasoro, Migel Frantzisko
IzenaZubeldia Aldasoro, Migel Frantzisko
JaiotzaZaldibia / Gipuzkoa (1894)
Heriotza1974

Biografia

Zaldibian (Gipuzkoa), Ernaitzaga-azpikoa baserrian jaio zen 1894ko abuztuaren 8an. Orduan oso ohikoa zen bezala, oso gazterik hasi zen lanean, artzain morroi bezala. 18 urte zituela Iparraldera joan zen langintza horretara. Lau urte inguru han egin eta itzuli zenean, artalde bat hartu zuen jabetzan. Ordurako bere sendia Abaltzisketako Iarzagoikora aldatua zen; mendian artaldea utzi eta Abaltzisketako ostatura sartu orduko hala esan omen zion bertako nagusiak: hara gure artzaiberri! Handik aurrera batzuentzat Patxi eta besteentzat Artxanberri izango zen; bertsozaleentzat, Artxanberri. 1935 inguruan, artzantza utzi eta ezagun egingo zuen beste ofizio bat hartu zuen: azeri-harrapatzailea. Euskal Herriko lurralde guztietatik deitzen omen zioten langintza ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Artxanberriren pasadizoak Erantzun kolpe galantak ematen artista zen Zaldibiko "Artxanberri". Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu ondo (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.