Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Zubeldia Elizegi, Matea Joxepa

Zubeldia Elizegi, Matea Joxepa
IzenaZubeldia Elizegi, Matea Joxepa
JaiotzaHernani / Gipuzkoa (1867)
Heriotza1947

Biografia

Hernaniko Ibarluze baserrian jaio zen. Madrilera neskame joan eta bertan ezagutu zuen senarra, Manuel Ortiz, burgostarra. Bost seme-alabekin bueltatu ziren Hernanira 1904an eta bertan izango zituzten beste bi alaba. Joxepak Hernaniko kale nagusian jarri zuen janari denda. Bere anaia Kaxiano Zubeldiarekin sarritan jarduten zuen bertsotan etxean; eta bertso-eskean zenbiltzala, gabonetan eta Santa Ageda bezperan, balkoitik jarduten zuen bertsotan eskeko taldean zetozen anaia Kaxiano eta beste bertsolariekin. Txirrita sarri etortzen zen Hernaniko erdigunera eta Kaxiano Zubeldiarekin bertsotan jardun zuela aipatzen da, baina Joxeparekin ere bertsotan egin ote zuen ez da inon jaso. Bertso ugari ere idatzi zituen. Bere idazmahaia zuen etxean, ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Joxepa Zubeldiak baztangaren matxinadari 1918ko apirilaren 2an Hernanin gertatutako baztangaren matxinada kontatzen du sorta honek. Garaipena ospatzeko, ekainaren 1ean herri bazkaria egin zen Tilosetan eta Joxepa Zubeldiak, mahai gainera igota, sorta honetako 24 bertsoak kantatu zituen herritarren aurrean.