Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Haizea Arana

Haizea Arana

IzenaArana, Haizea
Abizena(k)Arana
Izen osoaArana Cardenal, Haizea
JaiotzaEskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (2001)

Biografia

2010-2011 ikasturtean hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen hasi eta Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan eman zuen izena 9 urte zituela. Geroztik bertso-eskola honetako kidea da. 2016-2017 ikasturtean bertso-eskolako irakasle bezala hasi zen Eskoriatzako Hankamotx bertso-eskolan eta Aretxabaletan ere irakasle lanetan aritu izan da. 2017-2018 ikasturtean Aramaioko bertso eskolan hasi zen eta geroztik Aramaio eta Aretxabaletako bertso-eskoletako kidea da. Gaztetxotatik parte hartu izan du Gipuzkoako eskolarteko txapelketan eta Gipuzkoako herriarteko txapelketan ere parte hartu zuen 2017an. 2020an Barañaingo Txana saria irabazi zuen, 2021. urtean Señora Sariketako finalista izan zen eta 2023an Lezoko Muxikatua sariketa musikatua irabazi zuen. Bertsoarekin lotutako beste lan batzuetan ere aritu da: eRRe ikuskizuna eta BTN podkasta. Txapelketatik kanpo, hainbat saio egin ditu batez ere bere bailaran eta gazte sariketa batzuetan parte hartu izan du. Bertso udalekuetako partaide ere izan da gaztetxotatik.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Festetan txoznako azken txandan Koplatan dekadentziari. Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa 2024.