Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Josu Txoperena Iribarren

Josu Txoperena Iribarren

IzenaTxoperena Iribarren, Josu
Abizena(k)Txoperena Iribarren
Izen osoaTxoperena Iribarren, Josu
Jaiotza (2002)

Biografia

Josu Txoperena Iribarren 2002an Hendaian sortu zen bertsolari gaztea da. 8-9 urterekin hasi zen bertsotan etxeko giroak lagunduta. Izan ere, bere arrebak Kristine eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak dira eta bere lehengusua den Aimar Karrika izan zen bere bertso eskolako irakaslea Josuren bertsolaritza hastapenetan. Gaur egun Lesakan (Nafarroa) bizi da eta Bortzirietako bertso eskolan parte hartzen du. XILABA bertsolari txapelketan hiru aldiz hartu du parte, behin banaka (2021) eta bitan taldeka (2019 eta 2023). 2019ko edizioan txapeldun izan zen Maddi Ane Txoperena, Gorka Artetxe eta Miren Artetxerekin batera. Bertsolaritza irakaslea ere bada, Bertsularien Lagunak elkartean.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Euskal Herriko probintziak Koplatan 7 herrialdeetan barna bidaia.