Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Olaizola Urbieta, Manuel

Olaizola Urbieta, Manuel
IzenaOlaizola Urbieta, Manuel
JaiotzaEndoia / Gipuzkoa (1909)
Heriotza1983

Biografia

Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena. Kontxi Iturain Etxeberriarekin, Krixoxtomo Iturainen alaba, ezkondu zen 1952an Oiartzunen; bi seme izan zituzten, baina aurrenekoa jaiotzean hil zen. Bigarrena, Manuel Olaizola Iturain. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez gero, baserri eta mendiko langintza gehientsuenak probatu zituen: artzaintza, karegintza, ikazkintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an isildu zen; bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortua zuen ordurako. 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Aita zanari Uztapidek aitaz zuen oroitzapena, nekazari langile gogorrarena zen; larre motzean haziak ziren etxean! Sortan, adi bertsoen lehen puntuei: badirudi Uztapide bere buruarekin puntutan ari dela… Hala egin ote zuen sorta? Aldiro, bere buruari, lehen puntua jarriz?
Bat-batekoa "Urtain" eta "Bomber", eman eta dale Audioan entzungai Lasartek eta Uztapidek Zaldibian 1969an egindako bertsoaldia. Uztapide izango da "Urtain" (gerora, Europako txapeldun izango zena birritan). Eta Lasarte izango da Pauli Kraus "Bomber". Bi boxeolariek Bartzelonan dute konbatea, datorren astean bertan; entzun ditzagun elkarri desafioka.