Gratien Adema "Zalduby"
| Izena | Adema, Gratien "Zalduby" |
| Abizena(k) | Adema |
| Goitizena | Zalduby |
| Izen osoa | Adema Goienetxe, Gratien |
| Beste izenak | Adema, Gratien "zaldubi" ; Gratien, Adema ; Zalduby ; Haranbeltz ; Hergaray ; Artzain Beltcha ; Uxaleguy ; Oiharrepe ; Adema, Gratien (1828-1907) ; Olharrepe ; Senpertarrak ; Senpertarra; Adema, Grazian "Zaldubi"; Adema, Grazian |
| Jaiotza | Senpere < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria < Europa (1828) |
| Heriotza | (1907) |
Biografia
Hainbat ezizen erabili zituen: “Zalduby”, “Haranbeltz”,”Hergaray”, “Artzain Beltcha”, “Uxaleguy”, “Oiharrepe”. Senperen sortu zen 1828an, eta apaiztu ondoren hainbat kargu izan zituen: Hazparnen apez (1854), Bidarrain erretor (1860), Atharratzen erretor (1870), Baionan kalonje (1890-1907).
----
"La Fontaine euskalduna" deitzen zioten batzuk: 18 alegia, La Fontaineren arabera egin zituen; haietako bik 1873ko saria eraman zuten Sarako Lore Jokoetan; poema satirikoak ere idatzi zituen, Errepublikaren aurkakoak -Biba Errepublika, Bettiri Sants- eta euskal aberriaren aldekoak. Eredu metrikoetan tradizioari tinko atxikirik, lehiaketa haietako bertsuek gaiaren garapenean eta sinboloen eta iruditeriaren erabileran eskaini zituzten alderdirik baloratuenak. Eta hortan dago hainbat bertsu sarituren gako nagusia.
Bi liburuxka ere utzi zituen frantsesez argitaraturik (erreboteko jokoaz bata, eta Aldudeko herriaz bestea).
Iturria:
- Literaturaren zubitegia: http://www.armiarma.com/zubi/aipa/sal/00315.htm ]
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf