Lanak filtratu:
Denak (107) Bakarkakoa (14) Ofizioa (89) Taldean (4) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)
Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Alaia Martin
Saioa: 2018-03-10 Zigoitia Berezia
Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko.
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Uxue Alberdi
Saioa: 2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia
Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2016-09-08 Alkiza Jaialdia
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Alaia Martin
Saioa: 2014-06-20 Anoeta Jaialdia
Ainhoa argazki zaharrei begira hasi da. Bere nerabezaroa… Zenbat aldatu diren gauzak! Zer esaten dio Ainhoak garai hartako nerabeari eta zer esaten nerabe hark Ainhoari?
Bertsolariak:
Eli Pagola,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2014-03-07 Hernani Berezia
Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Unai Iturriaga
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia
Zu, Igor, autobusean zoazela, Maialen zure ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini diozu.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Bi prostituta zarete. Jakin berri duzue isun handiak jarriko dizkietela zuen bezeroei.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Haurdun zaudete biak. Zuk, Jone, haurra etxean ukan nahi duzu. Unaik, berriz, ospitalean.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2013-11-30 Maule Txapelketa
Adineko bikotea zarete. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zenuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosaltzen ari zarete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2013-11-30 Maule Txapelketa
Bikotea zarete. Fredi, Jonen ama hil da, eta esan dizu aita alarguna zuen etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Jon Martin
Saioa: 2013-11-24 Donostia Txapelketa
Bi polizia zarete. Prostituzio-sarekada batean parte hartu duzue oraintxe. Polizia-etxera bueltan zoazte auto berean.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Unai Iturriaga
Saioa: 2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu.
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Amaia Agirre
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Bikotea zarete. Larunbat arratsaldea da, eta zuen semeari begira zaudete. Ispilu aurrean makilatzen ari da.
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal,
Nekane Zinkunegi
Saioa: 2013-04-06 Gabiria Sariketa
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Amets Arzallus
Saioa: 2012-11-17 Elizondo Jaialdia
Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut".
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Ibai, adineko zure ama ezindua, Maialen, zaintzen duzu zure etxean; eta atsedena hartzeko edo, zentro batera eraman duzu hilabete baterako, nahiko kostata. Hilabete pasatu da, joan zara amaren bila, baina ez du etxera etorri nahi.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Ibai Esoain
Saioa: 2010-12-06 Orio Jaialdia
Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia".
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Jon Maia
Saioa: 2010-10-24 Arrasate Jaialdia