Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)

Adineko bi, bata heriotzaz kezkatuta, bestea lasai

Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu.
Bertsolariak: Jon Maia, Andoni Egaña
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Heriorekin elkartzeko janzten

Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta".
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2010-09-11 Alkiza Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Eguneko unerik kutunena

Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena?
Bertsolariak: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Andoni Egaña
Saioa: 2010-08-24 Amezketa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitzan une gogorren aurreko jarrerak

Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi
Saioa: 2010-08-13 Baliarrain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Saharako haurra EH-ko haurraz jolasten, ur pistolarekin

Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2010-07-30 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Down sindromea duen semea oporretara joan da

Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Amets Arzallus
Saioa: 2010-07-30 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gure buruaren etsairik handienak gara

Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da.
Bertsolariak: Xabi Paya
Saioa: 2010-04-21 Leioa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi batetik bestera, baserritik landetxera

Zuk, Joxe, aspaldiko uste bat badaukazu, adinean aurrera zoaz, eta zure baserria zeinek hartu. Seme bakarra daukazu, Beñat, eta honek baserria hartu ordez, landetxea edo landa turismoa egin nahi du zuen baserria.
Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Joxe Agirre
Saioa: 2010-04-18 Mallabia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sahararrekiko elkartasunik bai?

Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zoriontasunaz, bi presoren amak

Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik".
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun